Quantcast
Channel: Colegio Concertado en Bizkaia | Colegio P. Andrés de Urdaneta
Viewing all articles
Browse latest Browse all 368

ANTZERKIA ETA MITOLOGIA ESKUTIK HELDUTA

$
0
0
DBHko ikasle batzuk 2.mailako ikasleei mitologiari buruzko antzerkiak eskeintzera etorri ziren. Beraiek idatzitako antzezlanak izan ziren, maitasun osoz gure ikasleei antzeztuak.

Antzezpenari esker gure haurrei Euskal Mitologian ditugun hainbat pertsonaien berri izateko aukera luzatu zien.

Ez hori bakarrik, pertsonaia hauetaz baliatuz, zenbait istorio bitxi eta interesgarri eskaini zizkiguten.

Basajaun hankapalu luze batzuen gainean agertu zitzaigun, bere agerpenarekin ezuzteko ederra hartu genuen!

Sorginak ere ez ziren  atzean geratu, ez! Kapela eta soineko errailduekin selfi bat ateratzeko aukera ere izan genuen!Hauek bai hauek gaurkotutako sorginak!

Egia izan, asko disfrutatu genuen esperientzia berri honekin eta gure ikasleek eukal mitologiara hurbildu eta gaiari buruz asko ikasteko aukera ezin hobea izan dute.

Mila esker!


Viewing all articles
Browse latest Browse all 368